miércoles, 3 de julio de 2024



 59. JAZZALDIA 2024

Aurten beste urteetan bezala, uztaila 23 tik 28 bitarte, Donostiako Jazzaldia ospatuko da. Bertan musiko ostpetsu batzuk parte hartuko dute. Hona hemen adibide batzuk
Esan behar ondorengo testuak Jazzaldiaren orritik hartuta daudela, hoberen adirazten dutelako eginkizun guztiak





IÑAKI    SALVADOR

Iñaki Salvador (pianoa, moldaketak, musika zuzendaritza), Ainara Ortega (ahotsa), Mariá Berasarte (ahotsa), Hasier Oleaga (bateria), Aitor Bravo (bateria), Javier Mayor (kontrabaxua), Ángel Unzu (gitarrak, buzukia, perkusioa)
 
Iñaki Salvador donostiarra giltzarria da Euskal Herriko musikaren azken hamarkadetan eta, zalantzarik gabe, gure Jazzaren nazioarteko ordezkari garrantzitsuenetako bat. Pianista, konpositore, moldatzaile eta irakasleak piano, harmonia eta konposizioko ikasketak egin zituen, José Antonio Medina eta Jesús González Alonso pianisten edo Francisco Escudero konpositorearen zuzendaritzapean. Musika modernoari eta Jazzari dagokienez, autodidakta izan zen funtsean.



 
Bere ibilbide luze eta oparoan disko ugari argitaratu ditu, bere taldeak lideratu ditu, arrastoa utzi duten proiektuak sortu ditu, zinema, telebista, antzerki eta dantzarako soinu-bandak konposatu ditu, eta musikari ugarirekin kolaboratu du, besteak beste: Mikel Laboa, Perico Sambeat, Allan Skidmore, Pedro Iturralde, Jean Toussaint, Jorge Pardo, Javier Colina, Noa, Jesse Davis, David Xirgu, David Gómez, Mario Rossy, Jorge Rossy, Charles Tolliver, Raynald Colom, Mikel Andueza, Gonzalo Tejada, Joaquín Chacón, Alvin Queen…
 
Donostiako Jazzaldian parte hartu zuen aurreneko aldia hamazazpigarren edizioan izan zen, 1982an, eta bere emanaldi hari esker irabazi zuen bakarlari onenaren saria Euskal Taldeen Lehiaketan. Ordutik, Iñaki Salvador, 2020an Donostiako Jazzaldia Saria jaso zuena, gehien parte hartu duen musikaria da gure jaialdian.
 
Iñaki Salvadorrek 25 urtez lan egin zuen euskal kantagintzako Mikel Laboa artista handiarekin. 2016an, Bilboko “Loraldia” jaialdiak sorkuntza berri bat enkargatu zion Iñaki Salvadorri: kontzertu bat taularatzea Mikel Jazzaren ikuspegitik helduta Laboaren musikari. Eskari horri erantzuteko Iñakik laukote bat osatu zuen, gerora seikote bihurtu zena (eta orain, bateria gehigarriarekin, zazpikotea). Proposamen hori hainbat agertokitan ikusi da; nabarmentzekoa Bordeleko “Rocher de Palmer” jaialdian aritu izana, edo Kanazawako Jazzaldian, Japonian, 2019an eskainitako kontzertuak.



 
Iñaki Salvadorren zazpikoteak Mikel Laboaren musika berregiten du musika inprobisatuaren eta Jazzaren estetikatik. Oraingoan, eta aurreneko aldiz Laboaren figuraren inguruko Salvadorren proiektuetan, testu kantatuekin, ahotsa funtsezko tresna gisa erabilita, bai Laboak aukeratutako poesia bai euskara lehen planoan jartzeko. Horretarako, karrera sendoa egina duten artista ezagunen talde bat eratu da. Moldaketak eta egokitzapenak, Laboak besarkatu zituen hiru ildo eta konpromiso artistikoek inspiratutakoak dira: tradizioaren errespetua eta ezagutza; poesia eta sorkuntza garaikidearen inguruko lana; eta ikerketaren eta abangoardiaren aldeko apustua.





SILVIA PEREZ CRUZ

Sílvia Pérez Cruz (ahotsa, gitarra, teklatuak, sintetizadoreak), Carlos Montfort (biolina, perkusioa, koruak), Marta Roma (biolontxeloa, tronpeta, koruak), Bori Albero (kontrabaxua, koruak)
Sílvia Pérez Cruz artista paregabea da. 11 De Novembre (2012) bakarkako bere aurreneko diskoa kaleratu zuenetik, goraipamenak eta arrakastak biltzen jarraitu du. Etengabe eboluzionatzen, ezohiko bideetatik jotzen du beti. Izan ere, harrigarria da estilo desberdinak jorratzeko duen gaitasuna, bereizgarri duen kutsu hori, bere ahots-erregistro miragarri hori eta eszenatokian darion karisma hori inoiz galdu gabe. Berea da, zalantzarik gabe, azken aldiko ahotsik zirraragarrienetako bat.



 
Abeslaria Iberiako eta Latinoamerikako kantak entzuten hazi zen, eta 4 urte zituela hasi zen musika ikasten. Musika klasikoan eta Jazzean hezi zen. Solfeoa, saxoa, pianoa, kaxa, harmonia, Jazz eta flamenko kantua, inprobisazioa, moldaketak, konposizioa... ikasi zituen, eta Jazz kantuan lizentziatu zen ESMUCen. Bere ibilbidean zehar artista handiekin kolaboratu du, besteak beste Eliseo Parra, Lluis Llach, Gino Paoli, Stefano Bollani, Rocio Molina, Marco Mezquida, Jorge Drexler, Holandako Hamilton, Toquinho, Joan Manuel Serrat, Javier Colina, Raül Refree...
 


Jazzaldian bere seigarren emanaldia izango den kontzertu honetan,



artista katalanak bere azkeneko lana aurkeztuko du: Toda la vida, un día (2023). Konfinamenduaren aldian, Pérez Cruzi bizitza osoa disko bakar batean birsortzeko sortu zitzaion behar baten emaitza den lana, urte batean grabatua, Bartzelona, Pontós, Madril, Jerez, Buenos Aires, Coatepec eta Habanan. Obra monumental honetan 5 mugimendu (existentziaren etapa bakoitzeko bat), 21 abesti eta 90 musikari daude, azken hauen artean, batzuk nabarmentzearren, Juan Quintero, Natalia Lafourcade, Liliana Herrero, Carmen Linares, Pepe Habichuela, Salvador Sobral…
 
Dena da handia album honetan eta, aldi berean, dena murrizten da zirkulu horretara, bizitzara alegia, Pérez Cruzen begitik behatua. “Bost mugimenduetako bakoitzak etapa bat irudikatzen du: haurtzaroa, gaztaroa, helduaroa, zahartzaroa eta berpizkundea, zirkularra izatea nahi dudalako; horregatik da azala zirkulu bat, eta horregatik nuen gogoko sehaska-kanta batekin amaitzea”, dio abeslari eta konpositore katalanak.
 

IZARO

Izaro Andrés (ahotsa, pianoa, gitarra), Garazi Esnaola (teklatua), Iker Lauroba (gitarra), Julen Barandiaran (baxua), Mattin Arbelaitz (bateria)
 
Izarok aurrekaririk gabeko arrakasta lortu zuen bere lehen 4 diskoei esker; izan ere, milioika entzunaldi lortu zituen eta horrela nabarmendu eta bihurtu zen ospetsu. Ondorioz, Mallabiko abeslaria esparru eta jaialdi handietan aritu zen Euskadin, Espainian eta Europan. Horren guztiaren ondoren, gelditzeko beharra iritsi zitzaion, fokuetatik urruntzekoa, normaltasunera, bizitza organiko batera itzultzekoa, “egunero ohea egin behar izango zuen” bizitzara. Suspertzeko beharra, isolatzeko beharra, indarberritzeko beharra zuen, buru-argitasun heldu batetik sortzeko, aurreiritzirik gabeko barne-bidaia bat egitera ausartzeko.



 
Horrela sortu zen, urte baten ondoren, cerodenero (2023), artista baten sorkuntza ariketa bat, esperientzia izan arren berritzeko eta arriskatzeko gogoa duen artista batena; begirada garaikide batetik, poparekin, sustraiarekin eta elektronikarekin egindako disko bat da horren emaitza. Lan honetan, Izarok bitxi txikiak sortu ditu, maitasuna eta amorrua transmititzen duten abestiak, gure munduaz, oinazeaz, esposizio publikoaz eta egungo gizarteaz… hitz egiten dutenak. Kantatu eta dantzatzeaz gain, Izarok konposatuak dira abestiak, ekoizpen artistikoaz bera arduratu da Eñaut Gaztañagarekin batera, eta bideoklipen arte zuzendaria ere bera izan da.



 
Izarok hondartzan, Keler Gunean, emango duen kontzertua aukera paregabea izango da artista sendo baina eboluzio betean dagoenarekin gozatzeko; ahots zoragarria, mundu propioa duen abeslari honek, hasieratik sentsibilitate eta nortasun paregabeak erakusten dituen honek, orain, elektronika eta dantzarekin, dimentsio berri bat gehitu dio bere musikari.
 




MARISA MONTE

Marisa Monte (ahotsa, gitarra akustikoa), Eduardo Carvalho “Dadi” (baxua, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa), Davi Pires “Davi Moraes” (gitarra elektrikoa), Romário Junior “Pupillo” (bateria), Angelo Silva “Pretinho da Serrinha” (perkusioa, cavacoa)



Marisa Monte, interprete eta konpositore karioka, bere herrialdeko musikaren ikono bat da, garai guztietako abeslari brasildar handienetako bat. Bere ahots liluragarri, dotore eta leunarekin, mundu osoko entzuleen bihotzak konkistatu ditu. Bere ibilbidean zehar artista moldakorra eta berritzailea dela erakutsi du, tradizioa eta gaurkotasuna nahasteko gai, samba, bossa nova, baiãoa, popa, Jazza eta soula uztartuta. Ukaezina da Brasilgo musikari egiten dion ekarpena eta, zalantzarik gabe, eragin handiena duen artistetako bat da bere herrialdean.
 
Hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbidea egina du Marisa Montek, eta artista gailenekin kolaboratu du, tartean Caetano Veloso, Gilberto Gil, Cartola, Pixinguinha, Paulinho da Viola, Nando Reis (Titãs), Laurie Anderson, Naná Vasconcelos, Jorge Drexler, Adriana Calcanhotto, Marcelo Yuca eta Seu Jorge. Bere ibilbidearen une gorenetako bat Arnaldo Antunes eta Carlinhos Brownekin batera Tribalistas taldean parte hartu zuenean gertatu zen. Disko homonimoak, Tribalistas (2002), Brasilgo musika garaikidearen esentzia jaso eta fenomeno musikal bihurtu zen, mundu mailan oihartzun handia izan zuten abestiekin.



Agertokian, presentzia liluragarria eta magnetikoa du Marisa Montek, bere interpretazio sutsuei magia darie nota bakoitzean eta esperientzia ahaztezin bihurtzen dituzte bere kontzertuak. Jazzaldian, Marisa Montek bere ibilbidea errepasatuko du eta abesti ahaztezinak eskainiko ditu, tartean Ainda Bem, Já sei Namorar, Amor I Love You, Velha Infância…

NOA ETA THE HELLDRINKERS

Noa & The HellDrinkers talde donostiarrak, 2023an European Blues Challenge lehiaketa ospetsuan lehen saria irabazi ondoren, "Hell's The New Heaven 23/24" birarekin jarraitzen du, Europako hainbat herrialdetan aritzera eraman dituena, besteak beste hauetan: Espainia, Frantzia, Norvegia, Alemania, Txekiar Errepublika, Suitza, Errumania, Polonia eta Portugal.




Noa Eguiguren (ahotsa), Gonzalo Portugal (gitarra, koruak), Manu Gestido (baxua), Paul San Martín (pianoa, teklatuak, hammond), Ibai Ros (bateria)
 
Taldea 2016an sortu zen eta dagoeneko hiru disko kaleratu ditu: Noa & The Hell Drinkers (2018), Craft Blues (2020) eta Hell's The New Heaven (2023). Beren azken lana hileko diskotzat hartu du Erresuma Batuko “UK Independent Blues Broadcasters Association” elkarteak.



 
Ahots zoragarria Noa Eguigurenena, banda bikain batek lagundua, eta feelingez, energiaz eta blues, rithm & blues, rock, funk... musikarekiko pasioz beterikoak beren zuzenekoak.





 
JULIO RESENDE

Júlio Resende (pianoa), Bruno Chaveiro (gitarra portugesa)
 
Júlio Resende, pianista adierazkorra eta teknikoki gailena, konpositore sortzailea eta inprobisatzaile bikaina, gaur egun Portugalen gehien ezagutzen den musikarietako bat da, bai bere herrialdean, bai atzerrian.
 



Lau urterekin hasi zen pianoa jotzen eta ordutik “bere jostailurik gogokoena” dela dio. Bere musikak ez du mugarik, Jazzetik hasita Fadoraino, musika klasikoa, pop-rocka eta elektronika tartean.
Resendek, 40 urte eskas beteak, 10 disko argitaratu ditu dagoeneko. Musikari bikain honen maila eta kalitatea erakusten diguten diskoak dira, bere bilakaera, sormena, ikertzeko duen interes agortezina eta berritzeko duen ausardia islatzen dutenak.
 
Bere aurreneko hiru lanak Jazz diskoak izan ziren, hirukotean eta laukotean: Da Alma (2007), Assim Falava Jazzatrusta (2009) eta You Taste Like a Song (2011).
 
Ondoren, fadoa pianora ekartzea erabaki zuen, tradizioa eta modernitatea uztartuz, fadoak transmititzeko duen ahalmen hori instrumentu bakar horren bidez adieraztea helburu. Hala, Amália por Júlio Resende (2013) disko arrakastatsua argitaratu eta Fado Jazz generoaren aitzindari bihurtu da.







 
Bide horretatik jarraituz, bere bosgarren albuma, Fado & Further (2015), argitaratu zuen Sílvia Pérez Cruzen parte hartzearekin.
 
2017an Resendek bere lanik berritzaile eta dibergenteena kaleratu zuen, Alexander Search (2017) diskoa, Fernando Pessoaren poesia eta pop-rock eta elektronika doinuak uztartzen dituena.
 
2020an bi lan argitaratu zituen: Cinderella Cyborg eta Fado Jazz Ensemble. Lehenengoan, gizakiaren eta makinaren arteko maitemina islatzen da, pianoari, bateriari eta kontrabaxuari gehitzen zaizkien soinu elektrikoekin. Bigarrenean, Resendek berriro sakontzen du Jazzaren eta fadoaren fusioan.
 

Bere azken diskoa, Júlio Resende Fado Jazz - Sons of Revolution (2023), askatasunaren ospakizun bat da, apirilaren 25aren 50. urteurrenarena eta Portugalek Afrikarekin duen harremanarena.
 
Resende, besteak beste Salvador Sobral, Lina Rodrigues, Sílvia Pérez Cruz eta Maria João Pires artistekin elkarlanean aritua, kantu portugesaren ikuspegi berri bat emateko gai izan den musikari paregabea eta sortzaile nekaezina da; beraz, zalantzarik ez dago atsegin hartzen jarraituko dugula bere etorkizuneko lanekin.






MARCO MEZQUIDA


Marco Mezquida (pianoa), Masa Kamaguchi (kontrabaxua), Ramon Prats (bateria)
 
Marco Mezquida pianista eta konpositore menorcarrak, 36 urterekin, lan eta errekonozimendu ugari ditu dagoeneko, artista askorentzat bizitza osoko lana izango litzatekeena. Mezquida kultuzko musikaria da nazioartean, inprobisatzaile eta moldatzaile aldabera, pianista birtuosoa eta kamaleonikoa, eta konpositore inspiratua eta bikaina.



 
Mezquidak hogei disko baino gehiago grabatu ditu lider gisa, eta berrogei baino gehiago proiektu askoren sideman edo kolaboratzaile gisa. Ezin konta ahala kontzertu eman ditu mundu osoan zehar izen handiko auditoriumetan eta jazzaldietan, besteak beste Tokio, Londres, Bartzelona, Buenos Aires, Hong Kong Arts Festival eta, nola ez, Jazzaldian.
 
Musikari moldakorra da Mezquida, herri-musika eta musika kultua naturaltasunez bateratzeko gaitasuna duena. Hala, estilo askotako musiken uztartze berezi bat da berea: Jazza, inprobisazio askea, musika erromantikoa, inpresionista, barrokoa, garaikidea, popa, folklorea, flamenkoa...
 
Bere ibilbide labur bezain jorian abeslari gailenekin elkarlanean aritu da, haien artean Sílvia Pérez Cruz, Salvador Sobral, Andrea Motis, Noa, Carme Canela eta Celeste Alíasekin, baita Jazzaren figura handiekin ere, tartean Lee Konitz, Dave Liebman, Bill McHenry, Elliot Zigmund, Jorge Rossy, Billy Hart, Perico Sambeat, Giulia Valle, Gorka Benítez, Giulia Valle Group, Gonzalo del Val Trio, Michael Olivera Group, Guillermo McGill, Julián Sánchez...
 
Aipagarriak dira, baita ere, bere piano solo kontzertu goraipatuak. Kontzertu horietan gorenera eramaten du inprobisatzaile eta konpositore gisa duen askatasun sortzailea, eta agerian uzten ditu musikarekiko duen grina eta pianoarekin duen harreman berezia, piano soloan zuzenekoetan eta estudioan grabatutako bere bost diskoek erakusten duten bezala.



 
Jazzaldiaren edizio honetan Marco Mezquidak bere azken lana aurkeztuko digu: Tornado (2023). Lan autoeditatu bat da, bi lagun zahar eta maiterekin egina eta haientzat pentsatua: Masa Kamaguchi kontrabaxuan eta Ramon Prats baterian. Musika, konexio eta bizipen istorio luzea partekatzen du haiekin eta hori ondo islatuta geratzen da lan honetan: erregistro ugariko musika, kontrastez betea, hiru nortasun musikal oso adierazkor eta sendoek sortua. Momentu biziak intentsitate introspektibo eta intimoagoko uneekin txandakatzen dituen musika.


 
    
Gregory Porter

Gregory Porter (ahotsa), Chip Crawford (pianoa), Emanuel Harrold (bateria), Tivon Pennicott (saxoa), Jahmal Nichols (baxua), Ondrej Pivec (Hammond)
 
Gregory Porter abeslari dotorea eta sofistikatua da, ahots paregabe, boteretsu, sentsual eta erakargarri baten jabe. Porterren maisutasun bokala, bere intentsitate emozionala, generoak gainditu eta publikoarekin konektatzeko duen trebetasuna, bere figura itzela, bere estilo denboragabea... dira Gregory Porter egungo Jazzean diren abeslari onenentzat hartzeko arrazoietako batzuk.



 
Baritonoak, jatorriz Sacramentokoak, beka bat jaso zuen San Diego State University-n football amerikarrean jokatzeko. Aurreneko urtean, ordea, sorbaldako lesio bat izan zuen, eta horrek behartu zuen kirola uztera. Hala, harrezkero dihardu Porterrek kantuan. Bluesaren, gospelaren eta soularen eraginak jaso ditu, eta miresten dituen abeslarien artean daude Nat King Cole, Joe Williams, Donny Hathaway, Ella Fitzgerald, Marvin Gaye eta Stevie Wonder. 38 urterekin egin zuen debuta, Water (2010) diskoarekin, eta ordutik beste lau bakarkako lan argitaratu ditu, 7 izendapen eta bi sari jaso ditu Grammy sarietan, milioika disko saldu ditu eta 1.600 milioi stream baino gehiago ditu.



 
Gregory Porter 2013an etorri zen lehen aldiz Jazzaldira, oraindik nahiko abeslari ezezaguna zenean. Kursaaleko terrazetan emandako lehen kontzertuaz geroztik, abeslari handi honen bilakaera jarraitu ahal izan dugu, urteen poderioz gaur egun dena bihurtu arte, izar bat, XXI. mendeko Jazzaren ahotsik onenetakoa.
 


JOHN ZORN


John Zorn, Abangoardiako Jazzaren erreferentzia nagusia, artista emankor eta polifazetikoa da: konpositorea, moldatzailea, ekoizlea, saxofonista eta multiinstrumentista. Bere izena interprete, konpositore edo ekoizle gisa agertzen da ehunka albumetan. Genero ugari landu ditu: jazza, rocka, hardcore punka, musika klasikoa, klezmerra, musika inprobisatua, soinu-bandak...
 
Aipatutako guztiaz gain, Zornek katalizatzaile lana egiten du abangoardiaren eremuan, batez ere New Yorkekoan, non balio eta oihartzun handiko ehunka musikari kokatzen diren. Izan ere, New Yorken egiten den Jazza ezin da ulertu Zornen orbitan mugitzen den musikariren batek parte hartu gabe.


 
John Zornek Jazzaldian egindako emanaldi arrakastatsuek arrasto sakona utzi dute: 2013an bere Masada Marathonekin, 2015ean Bladerunner Triorekin eta 2019an, Donostiako Jazzaldia Saria jaso zuen urtean, Bagatelles Marathonekin. Jazzaldiaren 59. edizio honetan, maisu estatubatuar handia honen musika 6 talderen eskutik eskainiko da; hiru egunetan jarraian arituko dira, uztailaren 26an eta 27an Kursaal Auditorioan eta, 28an, Trinitate plazan.


 
Hauek dira 6 proiektuetan parte hartu duten musikariak: Julian Lage, Gyan Riley, Brian Marsella, Jorge Roeder, Ches Smith, John Medeski, Matt Hollenberg, Kenny Grohowski, John Zorn eta Kenny Wollesen.
 
INCERTO
Julian Lage (gitarra), Brian Marsella (pianoa), Jorge Roeder (baxua), Ches Smith (bateria)
 
Incerto Jazz modernoaren talde berri eta zirraragarri baten sorrera da. New Yorkeko eszena zirraragarriaren belaunaldi berriko lau musikari nabarmenetako batzuk biltzen dituena: Julian Lage, Brian Marsella, Jorge Roeder eta Ches Smith. Edozer egiteko gai den laukotea, ezin aproposagoa Zornen egitura konpositibo bitxiak interpretatzeko.
 
Oso musika joria, zeharo konplexua, erabat nahasia eta egituran guztiz bitxia, biziki motibagarria eta izugarri ederra. Konpas aldaketa konplikatuak, melodia atonalak eta ezohiko harmoniak biltzen dituen musika.
 
SIMULACRUM


John Medeski (organoa), Matt Hollenberg (gitarra), Kenny Grohowski (bateria)
Simulacrum baliteke izatea garai guztietako trio neurriz gainekoena, organo batek lideratua. Noranzko berri bat John Zorn alkimista newyorktarraren alde basatirantz, zeinak, ia 70 urterekin, mundu berriak esploratzen jarraitzen duen.
 
Logika zinematografiko batekin garatzen diren konposizioak, sailkapenari desafio egiten dion musika, metala, Jazza, minimalismoa, atonalitatea, noisea... uztartuak. John Medeski, Matt Hollenberg eta Kenny Grohowskik osatutako izarren berealdiko trioak pasioz interpretatutako musika.
 
CHILL MAFIA
Alessandro Martins “Suneo” (ahotsen prozesaketa), Beñat Rodrigo “Kiliki Frexko” (ahotsa), Sara Losúa “Sara Goxua” (DJ), Martin Cervantes “Tuli Pump” (ahotsen prozesaketa), Beñat Abarzuza “Ben Yart” (ahotsa), Julen Goldarazena (ahotsa)



 
Chill Mafia kolektibo iruindar bat da, Sara, Flako, Kiliki, Ben Yart, Nora, Martin eta Sunny Wright IV kideek osatua, ahots, ekoizle, DJ, diseinatzaile eta grafiteroen konbo bat. Iruñako kuadrilla honek ravesetan eta sound systemetan ezagutu zuten elkar, eta beren soinu propioa sortzen hasi ziren, estatuko eszenako talderik lotsagabeenetako bat bihurtu arte.
 
Banda honek bere soinu berdingabea du ezaugarri. Izan ere, 80ko hamarkadako punkaren, reggaetonaren eta hip hoparen elementuak konbinatzen dituen soinu honek harridura eta hamaika eztabaida piztu ditu beren aurreneko lana kaleratu zutenetik: “EZORREGATIK X BERPIZKUNDEA” mixtapea. Ordutik, arrakastaz eta lorpenez beteriko karrera izan dute, 5 single eta erremix bilduma bat kaleratuta. 20 jaialditan baino gehiagotan aritu dira, 70 kontzertu baino gehiago eman dituzte, disko eta zuzeneko onenen zerrendetan aipatuak izan dira bi urtez jarraian, 7 milioi erreprodukzio baino gehiago metatu dituzte plataforma digitaletan…




 
Taldea inoiz baino gogotsuago dator bueltan, erakusteko nola kokatu diren denbora gutxian musikaren panoramako kolektiborik berritzaile, urratzaile, probokatzaile, basati eta dibertigarrienetakoen artean, hurrengo singleekin eta kontzertuekin harridura sortzen jarraitzeko prest betiere.
 
Alessandro Martins “Suneo” (ahotsen prozesaketa), Beñat Rodrigo “Kiliki Frexko” (ahotsa), Sara Losúa “Sara Goxua” (DJ), Martin Cervantes “Tuli Pump” (ahotsen prozesaketa), Beñat Abarzuza “Ben Yart” (ahotsa), Julen Goldarazena (ahotsa)
 
Chill Mafia kolektibo iruindar bat da, Sara, Flako, Kiliki, Ben Yart, Nora, Martin eta Sunny Wright IV kideek osatua, ahots, ekoizle, DJ, diseinatzaile eta grafiteroen konbo bat. Iruñako kuadrilla honek ravesetan eta sound systemetan ezagutu zuten elkar, eta beren soinu propioa sortzen hasi ziren, estatuko eszenako talderik lotsagabeenetako bat bihurtu arte.
 
Banda honek bere soinu berdingabea du ezaugarri. Izan ere, 80ko hamarkadako punkaren, reggaetonaren eta hip hoparen elementuak konbinatzen dituen soinu honek harridura eta hamaika eztabaida piztu ditu beren aurreneko lana kaleratu zutenetik: “EZORREGATIK X BERPIZKUNDEA” mixtapea. Ordutik, arrakastaz eta lorpenez beteriko karrera izan dute, 5 single eta erremix bilduma bat kaleratuta. 20 jaialditan baino gehiagotan aritu dira, 70 kontzertu baino gehiago eman dituzte, disko eta zuzeneko onenen zerrendetan aipatuak izan dira bi urtez jarraian, 7 milioi erreprodukzio baino gehiago metatu dituzte plataforma digitaletan…
 
Taldea inoiz baino gogotsuago dator bueltan, erakusteko nola kokatu diren denbora gutxian musikaren panoramako kolektiborik berritzaile, urratzaile, probokatzaile, basati eta dibertigarrienetakoen artean, hurrengo singleekin eta kontzertuekin harridura sortzen jarraitzeko prest betiere.



DIANA KRALL
 
Diana Krall azken hamarkadetako Jazzaren artista ezagunenetako bat da. Bere fintasunak pianoan, bere ahots iradokitzaileak, tonu intimista eta erromantikoak, bere dotoreziak… ospearen goren unera eraman dute. Izan ere, gure garaiko artistarik ospetsuenetako bat da, ez bakarrik Jazzean, baita pop kulturan ere. Ahotsa eta pianoa uztartu dituzten artista handien eragina jaso du Krallek: Carmen McRae, Fats Waller, Sarah Vaughan, Roberta Flack, Nat King Cole, Dinah Washington, Shirley Horn, Aretha Franklin...



 
Diana Krall Nanaimon jaio zen, Kanadako Columbia Britainiarreko hiri txiki batean. 4 urterekin hasi zen pianoa jotzen eta 15 urte zituela aritzen zen jotzen bertako jatetxe batean. 20ko eta 30eko hamarkadetako teklatuaren maisuak ─Fats Waller, James P. Johnson eta Earl Hines tartean─ sakonetik ezagutzen zituen pianista zen bere aita, eta hark bultzatu zuen Diana musikan bete-betean aritzera. Beka bat jaso zuen Berklee College of Music ospetsuan trebatzeko, eta 1993an bere lehen diskoa argitaratu zuen, Stepping Out. Harrezkero, maisutasunez konbinatzen ditu konposizio berriak edo propioak estandarren berrikuspenekin eta Jazzaren eta herri-musikaren obra betierekoekin, eta beti erakutsi du arreta handia bere errepertorioa lantzeko orduan.



 
Krall, 1997an Jazzaldian lehen aldiz aritua, Jazzaren ikono bat da, 15 milioi disko baino gehiago saldu dituen izarra, mundu erdia miretsita duena bere talentu itzelarekin, bere musika sotil eta dotorearekin, bere ahots leun eta erakargarriarekin, eta pianoa jotzeko bere modu magistral eta teknika bikainarekin.
 
William Parker
William Parker newyorktarra free Jazzaren garai guztietako kontrabaxu onentzat dute kritikariek. Gainera, artista emankorra, konpositorea, multinstrumentista, idazlea eta pedagogoa da.
 
Abangoardiako Jazzaren tradizioari gaurkotasuna emateko hainbat proiektu bultzatu ditu, guztiak ere zorrotzak, eta horien artean nabarmentzekoak dira Creative Music Orchestra, The Cosmic Mountain Quartet edo In Order to Survive.
 
Bere ibilbidean zehar, Cecil Taylor, Milford Graves, Don Cherry, Peter Brotzmann, Peter Kowald, David S. Ware eta beste hainbat izen handirekin kolaboratu du. 40 disko baino gehiago argitaratu ditu lider gisa, 150 grabazio ingurutan parte hartu du, sei liburu idatzi ditu, eta mundu osoko jaialdi eta agertokietan aritu da.
 
William Parker musikari mitikoa da, eta arrasto ezabaezina utzi du musika garaikidean. Berrikuntzarekin hartua duen konpromisoagatik, bere sormen askatasunagatik eta musikaren hizkuntzaz duen ezagutza sakonagatik funtsezko bilakatu da Jazz modernoaren eta musika sortzailearen historian.
 
Eri Yamamoto
Eri Yamamoto pianista eta konpositore japoniarra Estatu Batuetara joan zen 1995ean. Gaur egun, eta New Yorkeko eszenan egindako ibilbidearen ondoren, bere instrumentuaren interpreterik berezi eta originalenetako bat da.
 
Azken hiru hamarkadetan, New Yorkeko zirkuituan, Japonian, Kanadan, Afrikan, Jamaikan, Australian eta ia Europa osoan aritu da, jaialdi handiak klubekin edo espazio txikiagoekin tartekatuta.
 
Jazzaldian, bi ediziotan gozatu ahal izan dugu Eri Yamamotoren musika dotore eta iradokitzaileaz, 2019an, Easo Abesbatzak lagunduta, eta 2023an, bitan, bere hirukotearekin eta piano soloan.
 
Ikuo Takeuchi
Japonian jaioa baina New Yorken ezarria, hiri horrekin lotura estua duen bateria eta konpositorea da Ikuo Takeuchi.
John Zorn, Abangoardiako Jazzaren erreferentzia nagusia, artista emankor eta polifazetikoa da: konpositorea, moldatzailea, ekoizlea, saxofonista eta multiinstrumentista. Bere izena interprete, konpositore edo ekoizle gisa agertzen da ehunka albumetan. Genero ugari landu ditu: jazza, rocka, hardcore punka, musika klasikoa, klezmerra, musika inprobisatua, soinu-bandak...
Aipatutako guztiaz gain, Zornek katalizatzaile lana egiten du abangoardiaren eremuan, batez ere New Yorkekoan, non balio eta oihartzun handiko ehunka musikari kokatzen diren. Izan ere, New Yorken egiten den Jazza ezin da ulertu Zornen orbitan mugitzen den musikariren batek parte hartu gabe.
John Zornek Jazzaldian egindako emanaldi arrakastatsuek arrasto sakona utzi dute: 2013an bere Masada Marathonekin, 2015ean Bladerunner Triorekin eta 2019an, Donostiako Jazzaldia Saria jaso zuen urtean, Bagatelles Marathonekin. Jazzaldiaren 59. edizio honetan, maisu estatubatuar handia honen musika 6 talderen eskutik eskainiko da; hiru egunetan jarraian arituko dira, uztailaren 26an eta 27an Kursaal Auditorioan eta, 28an, Trinitate plazan.
Hauek dira 6 proiektuetan parte hartu duten musikariak: Julian LageGyan RileyBrian MarsellaJorge RoederChes SmithJohn MedeskiMatt HollenbergKenny GrohowskiJohn Zorn eta Kenny Wollesen.
Julian Lage (gitarra), Gyan Riley (gitarra)
Julian eta Gyan munduan diren birtuosorik handienetako bi dira gitarran. 2015ean elkartu ziren lehen aldiz Zornen “Bagatelles” proiekturako, eta bikotean egiten dituzten emanaldiak benetako esperientzia transzendente bat dira; telepatikoa dirudien elkarrekintza, arreta handiz landutako xehetasun ugari, eta solo harrigarriak, berealdiko trebetasuna eta sua darienak.

Beren 2017ko Midsummer Moons CDa (Shakespeareren ilargi-irudietan inspiratua) Zornen sorkuntzarik ederrenetako bat da. Oraingoan, Richard Hughesen A High Wind in Jamaica nobela kezkagarri eta enigmatikoan oinarritutako musika interpretatuko dute. Konposizio misteriotsuak eta siniestroak, inozentzia arriskutsu batez blaituak. Gozamen hutsa!

SUITE FOR PIANO

Brian Marsella (pianoa), Jorge Roeder (baxua), Ches Smith (bateria)

Goldberg bariazioetan eta Schoenbergen piano solorako musikan partzialki inspiratua, musika klasikoan eta tradizionalean oinarrituta Zornek egiten duen bertsio pertsonala da Suite For Piano.

Zorn unibertsoko musikaririk konprometitu, birtuoso eta grinatsuenetako batek interpretatzen du: Brian Marseillak, pianista aproposa Zornen poetika musikalerako, hezkuntzan metatua duen esperientziari esker −Jazz gehiegi mundu klasikoarentzat eta klasikoegia Jazzaren munduarentzat−.

Piano, baxu eta bateriaren formatu klasikoa Jorge Roederrek eta Ches Smithek osatzen dute. Kontzertu ederra eta hunkigarria izango da hau, inolako zalantzarik gabe.

1 comentario: