59. JAZZALDIA 2024
Aurten beste urteetan bezala, uztaila 23 tik 28 bitarte, Donostiako Jazzaldia ospatuko da. Bertan musiko ostpetsu batzuk parte hartuko dute. Hona hemen adibide batzuk
Esan behar ondorengo testuak Jazzaldiaren orritik hartuta daudela, hoberen adirazten dutelako eginkizun guztiak
IÑAKI SALVADOR
Iñaki
Salvador (pianoa, moldaketak, musika zuzendaritza), Ainara Ortega (ahotsa),
Mariá Berasarte (ahotsa), Hasier Oleaga (bateria), Aitor Bravo (bateria),
Javier Mayor (kontrabaxua), Ángel Unzu (gitarrak, buzukia, perkusioa)
Iñaki
Salvador donostiarra giltzarria da Euskal Herriko musikaren azken hamarkadetan
eta, zalantzarik gabe, gure Jazzaren nazioarteko ordezkari garrantzitsuenetako
bat. Pianista, konpositore, moldatzaile eta irakasleak piano, harmonia eta
konposizioko ikasketak egin zituen, José Antonio Medina eta Jesús González
Alonso pianisten edo Francisco Escudero konpositorearen zuzendaritzapean.
Musika modernoari eta Jazzari dagokienez, autodidakta izan zen funtsean.
Bere
ibilbide luze eta oparoan disko ugari argitaratu ditu, bere taldeak lideratu
ditu, arrastoa utzi duten proiektuak sortu ditu, zinema, telebista, antzerki
eta dantzarako soinu-bandak konposatu ditu, eta musikari ugarirekin kolaboratu
du, besteak beste: Mikel Laboa, Perico Sambeat, Allan Skidmore, Pedro
Iturralde, Jean Toussaint, Jorge Pardo, Javier Colina, Noa, Jesse Davis, David
Xirgu, David Gómez, Mario Rossy, Jorge Rossy, Charles Tolliver, Raynald Colom,
Mikel Andueza, Gonzalo Tejada, Joaquín Chacón, Alvin Queen…
Donostiako
Jazzaldian parte hartu zuen aurreneko aldia hamazazpigarren edizioan izan zen,
1982an, eta bere emanaldi hari esker irabazi zuen bakarlari onenaren saria
Euskal Taldeen Lehiaketan. Ordutik, Iñaki Salvador, 2020an Donostiako Jazzaldia
Saria jaso zuena, gehien parte hartu duen musikaria da gure jaialdian.
Iñaki
Salvadorrek 25 urtez lan egin zuen euskal kantagintzako Mikel Laboa artista
handiarekin. 2016an, Bilboko “Loraldia” jaialdiak sorkuntza berri bat enkargatu
zion Iñaki Salvadorri: kontzertu bat taularatzea Mikel Jazzaren ikuspegitik
helduta Laboaren musikari. Eskari horri erantzuteko Iñakik laukote bat osatu
zuen, gerora seikote bihurtu zena (eta orain, bateria gehigarriarekin,
zazpikotea). Proposamen hori hainbat agertokitan ikusi da; nabarmentzekoa
Bordeleko “Rocher de Palmer” jaialdian aritu izana, edo Kanazawako Jazzaldian,
Japonian, 2019an eskainitako kontzertuak.
Iñaki
Salvadorren zazpikoteak Mikel Laboaren musika berregiten du musika
inprobisatuaren eta Jazzaren estetikatik. Oraingoan, eta aurreneko aldiz
Laboaren figuraren inguruko Salvadorren proiektuetan, testu kantatuekin, ahotsa
funtsezko tresna gisa erabilita, bai Laboak aukeratutako poesia bai euskara
lehen planoan jartzeko. Horretarako, karrera sendoa egina duten artista
ezagunen talde bat eratu da. Moldaketak eta egokitzapenak, Laboak besarkatu
zituen hiru ildo eta konpromiso artistikoek inspiratutakoak dira: tradizioaren
errespetua eta ezagutza; poesia eta sorkuntza garaikidearen inguruko lana; eta
ikerketaren eta abangoardiaren aldeko apustua.
SILVIA
PEREZ CRUZ
Sílvia Pérez Cruz (ahotsa, gitarra, teklatuak, sintetizadoreak), Carlos Montfort (biolina, perkusioa, koruak), Marta Roma (biolontxeloa, tronpeta, koruak), Bori Albero (kontrabaxua, koruak)
Sílvia
Pérez Cruz artista paregabea da. 11 De Novembre (2012) bakarkako bere aurreneko
diskoa kaleratu zuenetik, goraipamenak eta arrakastak biltzen jarraitu du.
Etengabe eboluzionatzen, ezohiko bideetatik jotzen du beti. Izan ere,
harrigarria da estilo desberdinak jorratzeko duen gaitasuna, bereizgarri duen
kutsu hori, bere ahots-erregistro miragarri hori eta eszenatokian darion
karisma hori inoiz galdu gabe. Berea da, zalantzarik gabe, azken aldiko ahotsik
zirraragarrienetako bat.
Abeslaria
Iberiako eta Latinoamerikako kantak entzuten hazi zen, eta 4 urte zituela hasi
zen musika ikasten. Musika klasikoan eta Jazzean hezi zen. Solfeoa, saxoa,
pianoa, kaxa, harmonia, Jazz eta flamenko kantua, inprobisazioa, moldaketak,
konposizioa... ikasi zituen, eta Jazz kantuan lizentziatu zen ESMUCen. Bere
ibilbidean zehar artista handiekin kolaboratu du, besteak beste Eliseo Parra,
Lluis Llach, Gino Paoli, Stefano Bollani, Rocio Molina, Marco Mezquida, Jorge
Drexler, Holandako Hamilton, Toquinho, Joan Manuel Serrat, Javier Colina, Raül
Refree...
Jazzaldian
bere seigarren emanaldia izango den kontzertu honetan,
artista katalanak bere
azkeneko lana aurkeztuko du: Toda la vida, un día (2023). Konfinamenduaren
aldian, Pérez Cruzi bizitza osoa disko bakar batean birsortzeko sortu zitzaion
behar baten emaitza den lana, urte batean grabatua, Bartzelona, Pontós, Madril,
Jerez, Buenos Aires, Coatepec eta Habanan. Obra monumental honetan 5 mugimendu
(existentziaren etapa bakoitzeko bat), 21 abesti eta 90 musikari daude, azken
hauen artean, batzuk nabarmentzearren, Juan Quintero, Natalia Lafourcade,
Liliana Herrero, Carmen Linares, Pepe Habichuela, Salvador Sobral…
Dena da
handia album honetan eta, aldi berean, dena murrizten da zirkulu horretara,
bizitzara alegia, Pérez Cruzen begitik behatua. “Bost mugimenduetako bakoitzak
etapa bat irudikatzen du: haurtzaroa, gaztaroa, helduaroa, zahartzaroa eta
berpizkundea, zirkularra izatea nahi dudalako; horregatik da azala zirkulu bat,
eta horregatik nuen gogoko sehaska-kanta batekin amaitzea”, dio abeslari eta
konpositore katalanak.
IZARO
Izaro
Andrés (ahotsa, pianoa, gitarra), Garazi Esnaola (teklatua), Iker Lauroba
(gitarra), Julen Barandiaran (baxua), Mattin Arbelaitz (bateria)
Izarok
aurrekaririk gabeko arrakasta lortu zuen bere lehen 4 diskoei esker; izan ere,
milioika entzunaldi lortu zituen eta horrela nabarmendu eta bihurtu zen
ospetsu. Ondorioz, Mallabiko abeslaria esparru eta jaialdi handietan aritu zen
Euskadin, Espainian eta Europan. Horren guztiaren ondoren, gelditzeko beharra
iritsi zitzaion, fokuetatik urruntzekoa, normaltasunera, bizitza organiko
batera itzultzekoa, “egunero ohea egin behar izango zuen” bizitzara.
Suspertzeko beharra, isolatzeko beharra, indarberritzeko beharra zuen,
buru-argitasun heldu batetik sortzeko, aurreiritzirik gabeko barne-bidaia bat
egitera ausartzeko.
Horrela
sortu zen, urte baten ondoren, cerodenero (2023), artista baten sorkuntza
ariketa bat, esperientzia izan arren berritzeko eta arriskatzeko gogoa duen
artista batena; begirada garaikide batetik, poparekin, sustraiarekin eta
elektronikarekin egindako disko bat da horren emaitza. Lan honetan, Izarok
bitxi txikiak sortu ditu, maitasuna eta amorrua transmititzen duten abestiak,
gure munduaz, oinazeaz, esposizio publikoaz eta egungo gizarteaz… hitz egiten
dutenak. Kantatu eta dantzatzeaz gain, Izarok konposatuak dira abestiak,
ekoizpen artistikoaz bera arduratu da Eñaut Gaztañagarekin batera, eta
bideoklipen arte zuzendaria ere bera izan da.
Izarok
hondartzan, Keler Gunean, emango duen kontzertua aukera paregabea izango da
artista sendo baina eboluzio betean dagoenarekin gozatzeko; ahots zoragarria,
mundu propioa duen abeslari honek, hasieratik sentsibilitate eta nortasun
paregabeak erakusten dituen honek, orain, elektronika eta dantzarekin,
dimentsio berri bat gehitu dio bere musikari.
MARISA MONTE
Marisa Monte (ahotsa, gitarra akustikoa), Eduardo Carvalho “Dadi” (baxua, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa), Davi Pires “Davi Moraes” (gitarra elektrikoa), Romário Junior “Pupillo” (bateria), Angelo Silva “Pretinho da Serrinha” (perkusioa, cavacoa)
Marisa
Monte, interprete eta konpositore karioka, bere herrialdeko musikaren ikono bat
da, garai guztietako abeslari brasildar handienetako bat. Bere ahots
liluragarri, dotore eta leunarekin, mundu osoko entzuleen bihotzak konkistatu
ditu. Bere ibilbidean zehar artista moldakorra eta berritzailea dela erakutsi
du, tradizioa eta gaurkotasuna nahasteko gai, samba, bossa nova, baiãoa, popa,
Jazza eta soula uztartuta. Ukaezina da Brasilgo musikari egiten dion ekarpena
eta, zalantzarik gabe, eragin handiena duen artistetako bat da bere
herrialdean.
Hiru
hamarkada baino gehiagoko ibilbidea egina du Marisa Montek, eta artista
gailenekin kolaboratu du, tartean Caetano Veloso, Gilberto Gil, Cartola,
Pixinguinha, Paulinho da Viola, Nando Reis (Titãs), Laurie Anderson, Naná
Vasconcelos, Jorge Drexler, Adriana Calcanhotto, Marcelo Yuca eta Seu Jorge.
Bere ibilbidearen une gorenetako bat Arnaldo Antunes eta Carlinhos Brownekin
batera Tribalistas taldean parte hartu zuenean gertatu zen. Disko homonimoak,
Tribalistas (2002), Brasilgo musika garaikidearen esentzia jaso eta fenomeno
musikal bihurtu zen, mundu mailan oihartzun handia izan zuten abestiekin.
Agertokian,
presentzia liluragarria eta magnetikoa du Marisa Montek, bere interpretazio
sutsuei magia darie nota bakoitzean eta esperientzia ahaztezin bihurtzen
dituzte bere kontzertuak. Jazzaldian, Marisa Montek bere ibilbidea errepasatuko
du eta abesti ahaztezinak eskainiko ditu, tartean Ainda Bem, Já sei Namorar,
Amor I Love You, Velha Infância…
NOA ETA THE HELLDRINKERS
Noa & The HellDrinkers talde donostiarrak, 2023an European Blues Challenge lehiaketa ospetsuan lehen saria irabazi ondoren, "Hell's The New Heaven 23/24" birarekin jarraitzen du, Europako hainbat herrialdetan aritzera eraman dituena, besteak beste hauetan: Espainia, Frantzia, Norvegia, Alemania, Txekiar Errepublika, Suitza, Errumania, Polonia eta Portugal.
Noa Eguiguren (ahotsa), Gonzalo Portugal (gitarra, koruak), Manu Gestido (baxua), Paul San Martín (pianoa, teklatuak, hammond), Ibai Ros (bateria)
Taldea
2016an sortu zen eta dagoeneko hiru disko kaleratu ditu: Noa & The Hell
Drinkers (2018), Craft Blues (2020) eta Hell's The New Heaven (2023). Beren
azken lana hileko diskotzat hartu du Erresuma Batuko “UK Independent Blues
Broadcasters Association” elkarteak.
Ahots
zoragarria Noa Eguigurenena, banda bikain batek lagundua, eta feelingez,
energiaz eta blues, rithm & blues, rock, funk... musikarekiko pasioz
beterikoak beren zuzenekoak.
JULIO RESENDE
Júlio
Resende (pianoa), Bruno Chaveiro (gitarra portugesa)
Júlio
Resende, pianista adierazkorra eta teknikoki gailena, konpositore sortzailea
eta inprobisatzaile bikaina, gaur egun Portugalen gehien ezagutzen den
musikarietako bat da, bai bere herrialdean, bai atzerrian.
Lau
urterekin hasi zen pianoa jotzen eta ordutik “bere jostailurik gogokoena” dela
dio. Bere musikak ez du mugarik, Jazzetik hasita Fadoraino, musika klasikoa,
pop-rocka eta elektronika tartean.
Resendek,
40 urte eskas beteak, 10 disko argitaratu ditu dagoeneko. Musikari bikain honen
maila eta kalitatea erakusten diguten diskoak dira, bere bilakaera, sormena,
ikertzeko duen interes agortezina eta berritzeko duen ausardia islatzen
dutenak.
Bere
aurreneko hiru lanak Jazz diskoak izan ziren, hirukotean eta laukotean: Da Alma
(2007), Assim Falava Jazzatrusta (2009) eta You Taste Like a Song (2011).
Ondoren,
fadoa pianora ekartzea erabaki zuen, tradizioa eta modernitatea uztartuz,
fadoak transmititzeko duen ahalmen hori instrumentu bakar horren bidez
adieraztea helburu. Hala, Amália por Júlio Resende (2013) disko arrakastatsua
argitaratu eta Fado Jazz generoaren aitzindari bihurtu da.
Bide
horretatik jarraituz, bere bosgarren albuma, Fado & Further (2015),
argitaratu zuen Sílvia Pérez Cruzen parte hartzearekin.
2017an
Resendek bere lanik berritzaile eta dibergenteena kaleratu zuen, Alexander
Search (2017) diskoa, Fernando Pessoaren poesia eta pop-rock eta elektronika
doinuak uztartzen dituena.
2020an
bi lan argitaratu zituen: Cinderella Cyborg eta Fado Jazz Ensemble.
Lehenengoan, gizakiaren eta makinaren arteko maitemina islatzen da, pianoari,
bateriari eta kontrabaxuari gehitzen zaizkien soinu elektrikoekin. Bigarrenean,
Resendek berriro sakontzen du Jazzaren eta fadoaren fusioan.
Bere
azken diskoa, Júlio Resende Fado Jazz - Sons of Revolution (2023),
askatasunaren ospakizun bat da, apirilaren 25aren 50. urteurrenarena eta
Portugalek Afrikarekin duen harremanarena.
Resende,
besteak beste Salvador Sobral, Lina Rodrigues, Sílvia Pérez Cruz eta Maria João
Pires artistekin elkarlanean aritua, kantu portugesaren ikuspegi berri bat
emateko gai izan den musikari paregabea eta sortzaile nekaezina da; beraz,
zalantzarik ez dago atsegin hartzen jarraituko dugula bere etorkizuneko
lanekin.
MARCO MEZQUIDA
Marco
Mezquida (pianoa), Masa Kamaguchi (kontrabaxua), Ramon Prats (bateria)
Marco
Mezquida pianista eta konpositore menorcarrak, 36 urterekin, lan eta
errekonozimendu ugari ditu dagoeneko, artista askorentzat bizitza osoko lana
izango litzatekeena. Mezquida kultuzko musikaria da nazioartean,
inprobisatzaile eta moldatzaile aldabera, pianista birtuosoa eta kamaleonikoa,
eta konpositore inspiratua eta bikaina.
Mezquidak
hogei disko baino gehiago grabatu ditu lider gisa, eta berrogei baino gehiago
proiektu askoren sideman edo kolaboratzaile gisa. Ezin konta ahala kontzertu
eman ditu mundu osoan zehar izen handiko auditoriumetan eta jazzaldietan,
besteak beste Tokio, Londres, Bartzelona, Buenos Aires, Hong Kong Arts Festival
eta, nola ez, Jazzaldian.
Musikari
moldakorra da Mezquida, herri-musika eta musika kultua naturaltasunez
bateratzeko gaitasuna duena. Hala, estilo askotako musiken uztartze berezi bat
da berea: Jazza, inprobisazio askea, musika erromantikoa, inpresionista,
barrokoa, garaikidea, popa, folklorea, flamenkoa...
Bere
ibilbide labur bezain jorian abeslari gailenekin elkarlanean aritu da, haien
artean Sílvia Pérez Cruz, Salvador Sobral, Andrea Motis, Noa, Carme Canela eta
Celeste Alíasekin, baita Jazzaren figura handiekin ere, tartean Lee Konitz, Dave
Liebman, Bill McHenry, Elliot Zigmund, Jorge Rossy, Billy Hart, Perico Sambeat,
Giulia Valle, Gorka Benítez, Giulia Valle Group, Gonzalo del Val Trio, Michael
Olivera Group, Guillermo McGill, Julián Sánchez...
Aipagarriak
dira, baita ere, bere piano solo kontzertu goraipatuak. Kontzertu horietan
gorenera eramaten du inprobisatzaile eta konpositore gisa duen askatasun
sortzailea, eta agerian uzten ditu musikarekiko duen grina eta pianoarekin duen
harreman berezia, piano soloan zuzenekoetan eta estudioan grabatutako bere bost
diskoek erakusten duten bezala.
Jazzaldiaren
edizio honetan Marco Mezquidak bere azken lana aurkeztuko digu: Tornado (2023).
Lan autoeditatu bat da, bi lagun zahar eta maiterekin egina eta haientzat
pentsatua: Masa Kamaguchi kontrabaxuan eta Ramon Prats baterian. Musika,
konexio eta bizipen istorio luzea partekatzen du haiekin eta hori ondo islatuta
geratzen da lan honetan: erregistro ugariko musika, kontrastez betea, hiru
nortasun musikal oso adierazkor eta sendoek sortua. Momentu biziak intentsitate
introspektibo eta intimoagoko uneekin txandakatzen dituen musika.
Gregory Porter
Gregory
Porter (ahotsa), Chip Crawford (pianoa), Emanuel Harrold (bateria), Tivon
Pennicott (saxoa), Jahmal Nichols (baxua), Ondrej Pivec (Hammond)
Gregory
Porter abeslari dotorea eta sofistikatua da, ahots paregabe, boteretsu,
sentsual eta erakargarri baten jabe. Porterren maisutasun bokala, bere
intentsitate emozionala, generoak gainditu eta publikoarekin konektatzeko duen
trebetasuna, bere figura itzela, bere estilo denboragabea... dira Gregory
Porter egungo Jazzean diren abeslari onenentzat hartzeko arrazoietako batzuk.
Baritonoak,
jatorriz Sacramentokoak, beka bat jaso zuen San Diego State University-n
football amerikarrean jokatzeko. Aurreneko urtean, ordea, sorbaldako lesio bat
izan zuen, eta horrek behartu zuen kirola uztera. Hala, harrezkero dihardu
Porterrek kantuan. Bluesaren, gospelaren eta soularen eraginak jaso ditu, eta
miresten dituen abeslarien artean daude Nat King Cole, Joe Williams, Donny
Hathaway, Ella Fitzgerald, Marvin Gaye eta Stevie Wonder. 38 urterekin egin
zuen debuta, Water (2010) diskoarekin, eta ordutik beste lau bakarkako lan
argitaratu ditu, 7 izendapen eta bi sari jaso ditu Grammy sarietan, milioika
disko saldu ditu eta 1.600 milioi stream baino gehiago ditu.
Gregory
Porter 2013an etorri zen lehen aldiz Jazzaldira, oraindik nahiko abeslari
ezezaguna zenean. Kursaaleko terrazetan emandako lehen kontzertuaz geroztik,
abeslari handi honen bilakaera jarraitu ahal izan dugu, urteen poderioz gaur
egun dena bihurtu arte, izar bat, XXI. mendeko Jazzaren ahotsik onenetakoa.
JOHN
ZORN
John
Zorn, Abangoardiako Jazzaren erreferentzia nagusia, artista emankor eta
polifazetikoa da: konpositorea, moldatzailea, ekoizlea, saxofonista eta
multiinstrumentista. Bere izena interprete, konpositore edo ekoizle gisa
agertzen da ehunka albumetan. Genero ugari landu ditu: jazza, rocka, hardcore
punka, musika klasikoa, klezmerra, musika inprobisatua, soinu-bandak...
Aipatutako
guztiaz gain, Zornek katalizatzaile lana egiten du abangoardiaren eremuan,
batez ere New Yorkekoan, non balio eta oihartzun handiko ehunka musikari
kokatzen diren. Izan ere, New Yorken egiten den Jazza ezin da ulertu Zornen
orbitan mugitzen den musikariren batek parte hartu gabe.
John
Zornek Jazzaldian egindako emanaldi arrakastatsuek arrasto sakona utzi dute:
2013an bere Masada Marathonekin, 2015ean Bladerunner Triorekin eta 2019an,
Donostiako Jazzaldia Saria jaso zuen urtean, Bagatelles Marathonekin.
Jazzaldiaren 59. edizio honetan, maisu estatubatuar handia honen musika 6
talderen eskutik eskainiko da; hiru egunetan jarraian arituko dira, uztailaren
26an eta 27an Kursaal Auditorioan eta, 28an, Trinitate plazan.
Hauek
dira 6 proiektuetan parte hartu duten musikariak: Julian Lage, Gyan Riley,
Brian Marsella, Jorge Roeder, Ches Smith, John Medeski, Matt Hollenberg, Kenny
Grohowski, John Zorn eta Kenny Wollesen.
INCERTO
Julian
Lage (gitarra), Brian Marsella (pianoa), Jorge Roeder (baxua), Ches Smith
(bateria)
Incerto
Jazz modernoaren talde berri eta zirraragarri baten sorrera da. New Yorkeko
eszena zirraragarriaren belaunaldi berriko lau musikari nabarmenetako batzuk
biltzen dituena: Julian Lage, Brian Marsella, Jorge Roeder eta Ches Smith.
Edozer egiteko gai den laukotea, ezin aproposagoa Zornen egitura konpositibo
bitxiak interpretatzeko.
Oso
musika joria, zeharo konplexua, erabat nahasia eta egituran guztiz bitxia,
biziki motibagarria eta izugarri ederra. Konpas aldaketa konplikatuak, melodia atonalak
eta ezohiko harmoniak biltzen dituen musika.
SIMULACRUM
John
Medeski (organoa), Matt Hollenberg (gitarra), Kenny Grohowski (bateria)
Simulacrum
baliteke izatea garai guztietako trio neurriz gainekoena, organo batek
lideratua. Noranzko berri bat John Zorn alkimista newyorktarraren alde
basatirantz, zeinak, ia 70 urterekin, mundu berriak esploratzen jarraitzen
duen.
Logika
zinematografiko batekin garatzen diren konposizioak, sailkapenari desafio
egiten dion musika, metala, Jazza, minimalismoa, atonalitatea, noisea...
uztartuak. John Medeski, Matt Hollenberg eta Kenny Grohowskik osatutako izarren
berealdiko trioak pasioz interpretatutako musika.
CHILL
MAFIA
Alessandro
Martins “Suneo” (ahotsen prozesaketa), Beñat Rodrigo “Kiliki Frexko” (ahotsa),
Sara Losúa “Sara Goxua” (DJ), Martin Cervantes “Tuli Pump” (ahotsen
prozesaketa), Beñat Abarzuza “Ben Yart” (ahotsa), Julen Goldarazena (ahotsa)
Chill
Mafia kolektibo iruindar bat da, Sara, Flako, Kiliki, Ben Yart, Nora, Martin
eta Sunny Wright IV kideek osatua, ahots, ekoizle, DJ, diseinatzaile eta
grafiteroen konbo bat. Iruñako kuadrilla honek ravesetan eta sound systemetan
ezagutu zuten elkar, eta beren soinu propioa sortzen hasi ziren, estatuko
eszenako talderik lotsagabeenetako bat bihurtu arte.
Banda
honek bere soinu berdingabea du ezaugarri. Izan ere, 80ko hamarkadako punkaren,
reggaetonaren eta hip hoparen elementuak konbinatzen dituen soinu honek
harridura eta hamaika eztabaida piztu ditu beren aurreneko lana kaleratu
zutenetik: “EZORREGATIK X BERPIZKUNDEA” mixtapea. Ordutik, arrakastaz eta
lorpenez beteriko karrera izan dute, 5 single eta erremix bilduma bat
kaleratuta. 20 jaialditan baino gehiagotan aritu dira, 70 kontzertu baino
gehiago eman dituzte, disko eta zuzeneko onenen zerrendetan aipatuak izan dira
bi urtez jarraian, 7 milioi erreprodukzio baino gehiago metatu dituzte
plataforma digitaletan…
Taldea
inoiz baino gogotsuago dator bueltan, erakusteko nola kokatu diren denbora
gutxian musikaren panoramako kolektiborik berritzaile, urratzaile,
probokatzaile, basati eta dibertigarrienetakoen artean, hurrengo singleekin eta
kontzertuekin harridura sortzen jarraitzeko prest betiere.
Alessandro
Martins “Suneo” (ahotsen prozesaketa), Beñat Rodrigo “Kiliki Frexko” (ahotsa),
Sara Losúa “Sara Goxua” (DJ), Martin Cervantes “Tuli Pump” (ahotsen
prozesaketa), Beñat Abarzuza “Ben Yart” (ahotsa), Julen Goldarazena (ahotsa)
Chill
Mafia kolektibo iruindar bat da, Sara, Flako, Kiliki, Ben Yart, Nora, Martin
eta Sunny Wright IV kideek osatua, ahots, ekoizle, DJ, diseinatzaile eta
grafiteroen konbo bat. Iruñako kuadrilla honek ravesetan eta sound systemetan
ezagutu zuten elkar, eta beren soinu propioa sortzen hasi ziren, estatuko
eszenako talderik lotsagabeenetako bat bihurtu arte.
Banda
honek bere soinu berdingabea du ezaugarri. Izan ere, 80ko hamarkadako punkaren,
reggaetonaren eta hip hoparen elementuak konbinatzen dituen soinu honek
harridura eta hamaika eztabaida piztu ditu beren aurreneko lana kaleratu
zutenetik: “EZORREGATIK X BERPIZKUNDEA” mixtapea. Ordutik, arrakastaz eta
lorpenez beteriko karrera izan dute, 5 single eta erremix bilduma bat
kaleratuta. 20 jaialditan baino gehiagotan aritu dira, 70 kontzertu baino
gehiago eman dituzte, disko eta zuzeneko onenen zerrendetan aipatuak izan dira
bi urtez jarraian, 7 milioi erreprodukzio baino gehiago metatu dituzte
plataforma digitaletan…
Taldea
inoiz baino gogotsuago dator bueltan, erakusteko nola kokatu diren denbora
gutxian musikaren panoramako kolektiborik berritzaile, urratzaile,
probokatzaile, basati eta dibertigarrienetakoen artean, hurrengo singleekin eta
kontzertuekin harridura sortzen jarraitzeko prest betiere.
DIANA
KRALL
Diana
Krall azken hamarkadetako Jazzaren artista ezagunenetako bat da. Bere
fintasunak pianoan, bere ahots iradokitzaileak, tonu intimista eta
erromantikoak, bere dotoreziak… ospearen goren unera eraman dute. Izan ere,
gure garaiko artistarik ospetsuenetako bat da, ez bakarrik Jazzean, baita pop
kulturan ere. Ahotsa eta pianoa uztartu dituzten artista handien eragina jaso
du Krallek: Carmen McRae, Fats Waller, Sarah Vaughan, Roberta Flack, Nat King
Cole, Dinah Washington, Shirley Horn, Aretha Franklin...
Diana
Krall Nanaimon jaio zen, Kanadako Columbia Britainiarreko hiri txiki batean. 4
urterekin hasi zen pianoa jotzen eta 15 urte zituela aritzen zen jotzen bertako
jatetxe batean. 20ko eta 30eko hamarkadetako teklatuaren maisuak ─Fats Waller,
James P. Johnson eta Earl Hines tartean─ sakonetik ezagutzen zituen pianista
zen bere aita, eta hark bultzatu zuen Diana musikan bete-betean aritzera. Beka
bat jaso zuen Berklee College of Music ospetsuan trebatzeko, eta 1993an bere
lehen diskoa argitaratu zuen, Stepping Out. Harrezkero, maisutasunez
konbinatzen ditu konposizio berriak edo propioak estandarren berrikuspenekin
eta Jazzaren eta herri-musikaren obra betierekoekin, eta beti erakutsi du
arreta handia bere errepertorioa lantzeko orduan.
Krall,
1997an Jazzaldian lehen aldiz aritua, Jazzaren ikono bat da, 15 milioi disko
baino gehiago saldu dituen izarra, mundu erdia miretsita duena bere talentu
itzelarekin, bere musika sotil eta dotorearekin, bere ahots leun eta
erakargarriarekin, eta pianoa jotzeko bere modu magistral eta teknika
bikainarekin.
William
Parker
William
Parker newyorktarra free Jazzaren garai guztietako kontrabaxu onentzat dute
kritikariek. Gainera, artista emankorra, konpositorea, multinstrumentista,
idazlea eta pedagogoa da.
Abangoardiako
Jazzaren tradizioari gaurkotasuna emateko hainbat proiektu bultzatu ditu,
guztiak ere zorrotzak, eta horien artean nabarmentzekoak dira Creative Music
Orchestra, The Cosmic Mountain Quartet edo In Order to Survive.
Bere
ibilbidean zehar, Cecil Taylor, Milford Graves, Don Cherry, Peter Brotzmann,
Peter Kowald, David S. Ware eta beste hainbat izen handirekin kolaboratu du. 40
disko baino gehiago argitaratu ditu lider gisa, 150 grabazio ingurutan parte
hartu du, sei liburu idatzi ditu, eta mundu osoko jaialdi eta agertokietan
aritu da.
William
Parker musikari mitikoa da, eta arrasto ezabaezina utzi du musika garaikidean.
Berrikuntzarekin hartua duen konpromisoagatik, bere sormen askatasunagatik eta
musikaren hizkuntzaz duen ezagutza sakonagatik funtsezko bilakatu da Jazz
modernoaren eta musika sortzailearen historian.
Eri
Yamamoto
Eri
Yamamoto pianista eta konpositore japoniarra Estatu Batuetara joan zen 1995ean.
Gaur egun, eta New Yorkeko eszenan egindako ibilbidearen ondoren, bere
instrumentuaren interpreterik berezi eta originalenetako bat da.
Azken
hiru hamarkadetan, New Yorkeko zirkuituan, Japonian, Kanadan, Afrikan,
Jamaikan, Australian eta ia Europa osoan aritu da, jaialdi handiak klubekin edo
espazio txikiagoekin tartekatuta.
Jazzaldian,
bi ediziotan gozatu ahal izan dugu Eri Yamamotoren musika dotore eta
iradokitzaileaz, 2019an, Easo Abesbatzak lagunduta, eta 2023an, bitan, bere
hirukotearekin eta piano soloan.
Ikuo
Takeuchi
Japonian
jaioa baina New Yorken ezarria, hiri horrekin lotura estua duen bateria eta
konpositorea da Ikuo Takeuchi.
John Zorn, Abangoardiako Jazzaren erreferentzia nagusia, artista emankor eta polifazetikoa da: konpositorea, moldatzailea, ekoizlea, saxofonista eta multiinstrumentista. Bere izena interprete, konpositore edo ekoizle gisa agertzen da ehunka albumetan. Genero ugari landu ditu: jazza, rocka, hardcore punka, musika klasikoa, klezmerra, musika inprobisatua, soinu-bandak...
Aipatutako guztiaz gain, Zornek katalizatzaile lana egiten du abangoardiaren eremuan, batez ere New Yorkekoan, non balio eta oihartzun handiko ehunka musikari kokatzen diren. Izan ere, New Yorken egiten den Jazza ezin da ulertu Zornen orbitan mugitzen den musikariren batek parte hartu gabe.
John Zornek Jazzaldian egindako emanaldi arrakastatsuek arrasto sakona utzi dute: 2013an bere Masada Marathonekin, 2015ean Bladerunner Triorekin eta 2019an, Donostiako Jazzaldia Saria jaso zuen urtean, Bagatelles Marathonekin. Jazzaldiaren 59. edizio honetan, maisu estatubatuar handia honen musika 6 talderen eskutik eskainiko da; hiru egunetan jarraian arituko dira, uztailaren 26an eta 27an Kursaal Auditorioan eta, 28an, Trinitate plazan.
Hauek dira 6 proiektuetan parte hartu duten musikariak: Julian Lage, Gyan Riley, Brian Marsella, Jorge Roeder, Ches Smith, John Medeski, Matt Hollenberg, Kenny Grohowski, John Zorn eta Kenny Wollesen.
Julian Lage (gitarra), Gyan Riley (gitarra)
Julian eta Gyan munduan diren birtuosorik handienetako bi dira gitarran. 2015ean elkartu ziren lehen aldiz Zornen “Bagatelles” proiekturako, eta bikotean egiten dituzten emanaldiak benetako esperientzia transzendente bat dira; telepatikoa dirudien elkarrekintza, arreta handiz landutako xehetasun ugari, eta solo harrigarriak, berealdiko trebetasuna eta sua darienak.
Beren 2017ko Midsummer Moons CDa (Shakespeareren ilargi-irudietan inspiratua) Zornen sorkuntzarik ederrenetako bat da. Oraingoan, Richard Hughesen A High Wind in Jamaica nobela kezkagarri eta enigmatikoan oinarritutako musika interpretatuko dute. Konposizio misteriotsuak eta siniestroak, inozentzia arriskutsu batez blaituak. Gozamen hutsa!
SUITE FOR PIANO
Brian Marsella (pianoa), Jorge Roeder (baxua), Ches Smith (bateria)
Goldberg bariazioetan eta Schoenbergen piano solorako musikan partzialki inspiratua, musika klasikoan eta tradizionalean oinarrituta Zornek egiten duen bertsio pertsonala da Suite For Piano.
Zorn unibertsoko musikaririk konprometitu, birtuoso eta grinatsuenetako batek interpretatzen du: Brian Marseillak, pianista aproposa Zornen poetika musikalerako, hezkuntzan metatua duen esperientziari esker −Jazz gehiegi mundu klasikoarentzat eta klasikoegia Jazzaren munduarentzat−.
Piano, baxu eta bateriaren formatu klasikoa Jorge Roederrek eta Ches Smithek osatzen dute. Kontzertu ederra eta hunkigarria izango da hau, inolako zalantzarik gabe.